Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-06-27 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Berritxu Saria (27. 2024. Berriatua)
Actuación
2024-06-27 Berriatua Sariketa
Gai-emailea
Txakartegi, Ander "Txaka"
Bertsolaris / Autores
Aizpurua Ibargarai, Haira
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Urte askoan pertsona batek kalean gurutzatzean beti beste aldera begiratzen zuen. Gaur, begirada zuzendu eta “Epa!” esan dizu.

Descripción

Melodia
Larogeita hamar urte
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-06-27 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ume garaia ez baita
errexena gehienetan
berdin ez gira epaituak
gu aire hartze denetan
jazarpena jaso nuen
gaizki pasa dut benetan
jazartzailearen menpe
egon naiz hiru urtetan. (bis)
Jendea gurutzatzen da
usu hiri handietan
zure ondoan ez naiz izan
inoiz eremu libreetan
ez nauzu agurtu egin
inoiz beste aldietan
zure lotsa isladatzen
baitzen ene begietan. (bis)

Laguntza eskatu nuen
bainuen horren beharra
baina ez delako ontzen
zerbait denean hain txarra
amets gaizto bihurtu zen
gure eskola xaharra
ni nintzen ume gaixoa
ta zu gelako izarra. (bis)
Hara! Umildu egin zira
ta ez zira izan bakarra
baina gorrotatzen zaitut
hortako baitut indarra
ene beste lagunekin
marraztua dut biharra
mendekurik ederrena
baita ene irrifarra. (bis)