Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-10-25 Barañain Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua Ibargarai
Bertsoa entzun |
2024-10-25 Barañain Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua Ibargarai
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
H. Aizpurua
Sarrera hartu eta
ez dut egin peto
urtero sentitu naiz
ni bertan etxeko
baina zendako zira
umore beltzeko?
Seinale ona da ta
ez jarri trantzeko
hori sortu zelako
noizbait bukatzeko. (bis)
J. Aiestaran
Ta amaieran nahiz ta ez
egon lekuz kanpo
ez diot ez dudanik
izan nahi bertako
baina azkenekoa dela
izanik aintzako
pozik ez nagoela
onartu beharko
nostalgia piztu zait
ta amaitzerako. (bis)
H. Aizpurua
Pasatu baititugu
hain maitagarriak
uneak baina horiek
ez dira larriak.
Pasa ditu pertsonak
ta pasa herriak
etorriko direla
ditut igerriak
festibalez jantzirik
borroka berriak. (bis)
J. Aiestaran
Festibalez jantzirik
hobe da burruka
eta nahiz honena ez den
gu biona kulpa
aurten ere atera
nahi dut horko punta
nire sentimendua
ez al da arrunta?
Gabonetan pereza
arintzen zigun ta! (bis)
H. Aizpurua
Bai tragoz itotzeko
genuen parada
ta nostalgia aztarnaz
aurtengoa hara
bikain pasako dugu
eta ez da traba
urtero ez goaz ta
pena haundiz bertara
beharba joan gaitezke
EHZra. (bis)
J. Aiestaran
Noski hori ahaztuta
ez nuen hala’re
udan izaten baita
gure gogo jabe
topa egingo dugu
Haira ez debalde
gure laguntasuna
ospatzeko xuabe
eta beste topa bat
Hatortxuren alde! (bis)