Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-11-30 Amendüze-Unaso Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Bittor Thikoipe

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Baxe Nafarroako Kopla Txapelketa (1. 2024. Amendüze-Unaso)
Actuación
2024-11-30 Amendüze-Unaso Sariketa
Conductor/a
Alzugarai, Xalbat
Kastorene Luro, Amaia
Bertsolaris / Autores
Etxandi, Elixabet
Thikoipe, Bittor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Tinderren match egin duzuen bi bertsolari zarete. Match egin eta mintzatzen hasi zarete baina ez normalki mintzatzen den bezala, kopletan baizik, elkarri audioak igorriz. Nola doa elkar ezagutza?

Descripción

Melodia
Gaur parte hartu izanaz
Nombre de la estrofa
Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-11-30 Amendüze-Unaso Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Bittor Thikoipe

Nombre de la estrofa:  Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Etxandi
A ze gauza ederra den, nik begia dut hezea (bis)
ofean eginen dugu guk biek hanka luzea.

B. Thikoipe
Xinpleki hasia zira zu gauza hartzen dut serio (bis)
audioetan ohartzen naiz ez zirela Lujanbio.

E. Etxandi
Ez ni ez niz Lujanbio baina arin ‘zazu zama (bis)
lehen kartzelakoa zen orain ganbarako lana.

B. Thikoipe
Orain arte audioekin bertso luzeetan kalakan (bis)
zure maila ikusirik hasiko gira gu koplan?

E. Etxandi
Gehiago ahal duzu zuk, Bittor zure buruan sinets! (bis)
Ni izanen niz Lujanbio ta zu berriz ene Amets.

B. Thikoipe
Ametsena eginen dut, ahal bada nere gisa (bis)
Habanera kantatu ta einen dizut strip-tease*.

E. Etxandi
Strip-tease** zuk egitea nuke zinez gustukoa (bis)
kopla utzi ta has dezaun biek buruz burukoa.

B. Thikoipe
Iduritzen zait koplatan berotzen ari sobera (bis)
strip-tease*** hasiko dut ta goazen biak ohera!

* “Striptisa” ahoskatu du.
** “Striptisa” ahoskatu du.
*** “Striptisa” ahoskatu du.