Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Andoni Rekondo Izagirre

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Rekondo Izagirre, Andoni
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Kuadrillakoak zarete. Oihana, elkarrekin jatetxeren batean otordua egiten duzuen aldiro, Andonik kexa ugari izaten ditu. Gaur ere, otordua hasi orduko, protestan ari da.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Andoni Rekondo Izagirre

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Lehenengo kutxarila
zegola zikina
gero musak zeukala
zapore ziztrina
dio dela kritiko
eta moko fina
ez zera exijentea
zu zera mizkina. (bis)

A. Rekondo
Mizkin batek kejatik
hainbeste ekite!
Kamareroa ere
erdi satelite
nabari zen taberna
ez zela elite
patata bixiek'e
hilak dirudite. (bis)

O. Iguaran
Keja orijinala
gutxinez otua
baino jatera ez zaude
zu derrigortua
gainera arrabotsa
dezunez sortua
beti deskontuakin
heltzen da kontua.(bis)

A. Rekondo
Diru kontutan dena
hobe da motela
zopa eskatu eta
hoi ere epela
arazoduna zu zeu
zera dena dela
ziur pentsua ere
jango zenukeela. (bis)

O. Iguaran
Murtxikatzeko egingo
nioke ahalegin
baina gaurko otordua
ez al da atsegin?
Emaidazu neretzat
hori hustu dedin
bikoitz jaten det eta
bapo parre egin. (bis)

A. Rekondo
Zure barre algarek
badute bai sona
ta ni bertako jaki
eskas eta forma
nahiz eta abixatzera
gentozen gu hona
ba jakizue Arzak
ez da horren ona. (bis)