Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Bizilekua beti
ezin aukeratu
Euzkitze:
ta noren errua den
ondo begiratu
alokairuetara
nor ez da gidatu?
Bide hau beharko da
nolabait geratu.
Puntua:
Legeak esaten du
eskubide dela
Euzkitze:
legea beti bete
ohi balitz bezela!
Legea zer da bada?
Orria, papela
uste dut aldarrika
behar litzakeela.
Puntua:
Bi etxe dauzkan asko
da gure artean
Euzkitze:
ta okupa ditzagun
ahal izatean
etxea negozio
bat den bitartean
guztiok ez gara ta
egongo pakean.