Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Andoni Rekondo Izagirre
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Andoni Rekondo Izagirre
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Rekondo
Senegaletik irten
ta gorantza joanda
gogor jarraitu dute
jarritako langa
guk hartu genuela
eurentzako ganga
ta orain badoazela
umilki esanda
euren bidean urrats
gogor bat izan da.
N. Elustondo
Bai Mamedik bazuen
behar aina lustre
ta hura hezi nahian
hainbeste ilustre
familiak Donostin
zenbat buruhauste!
Ta alde egin dute
tamalez nik uste
objetuak bezela
tratatzen dituzte.
A. Rekondo
Erreparatu gabe
euren izenean
nik zaintzeko gogoa
nahiz izan senean
Mamedik tristura bat
zuen barrenean
ta hala gertatzen da
gehien-gehienean
ahazten ditugula
joaten direnean.
N. Elustondo
Mamedik bost senide
aita eta ama
behinola nola heldu
ziren guregana
ezin atzera utzi
euren iragana
joan orduko ahaztu
horixe da dana
beti da hanka motza
gure harrera plana.
A. Rekondo
Nahiz eta gogoeta
ezin den saihestu
euren etorkizuna
Europatik belztu
konponbidea guztiz
ez da gure esku
baina jardun gaitezen
goxo eta prestu
hemen dauden unetan
dezaten amestu.
N. Elustondo
Ezer ez dunak ez du
zeoze amestuko ba?
Nahiz eta beti kontra
daukaten denbora
problema konpontzeko
joan behar da gora
arazoa luzatu
ez dadin gerora
migranteekin zerbait
egin beharko da.