Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Antropologian ez da
dena suabea izaten
badakigu ze aukera
gizarteak ken ditzaken
ni lehendik nabil hemen
ta ikertu ahala aurten
hala nahigabe sartu naiz
zulo sakon samar baten
bertsogintza ikertu dut
dena ez baita jakiten
ta ondorioak ez dira
erabat eroso irten
gizonek ez dietela
besteei lekurik egiten.
Orain harritu zarete
baina lehendik zenekiten.
Sistema bat da hau ere
eta sistema bat kate
izan leike ta kateak
hausturak jasan ditzake
lehendik transfeministek
indar eta borondate
barrutik esan dituzte
hamaika kontu jo ta ke
Kontrako Eztarritik ere
izan zen zerbaiten parte
politikara eskaintzen du
hainbatek ahots ta arte
baina jendea, mundua
prentsa egon da aparte
UEUren zigilu bat
ipini diodan arte.
Datuak atera ditut
egokitzen zen bezela
zein den gizonek plazetan
betetzen duten partzela
edo emakumeentzat
zein queerrentzako kartzela
ta orain sortu ote da
horren gatazka itzela?
Sentitzen dut zuengatik
datorrena datorrela
isilduak ahoskatzen
segiko dugu horrela
hori dauka sistema honek
halaxe izaten dela
ta esaten ez diren asko
ere egiak direla.