Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Ikerlaria zara. Aurkeztu berri duzun ikerketak zeresan handia eman du.

Descripción

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erizain izan nahi nuen
zaintzan jarriz mila dohai
baina zaintzak hamargarren
lehentasunean darrai
eta pertsonak baztertzen
nola ez nuen nahi jarrai (bis)
doktoretza egin ta ai!
Osakidetzan tratua
aldiro ez da hain galai
emaitzak atera dira
jendea ez dago lasai
gaur arte ez zen begiratu
edo ez zen begiratu nahi
(edo ez zen begiratu nahi
jendea ez dago lasai)

Ta txosten politak dira
zuloaren adabaki
obstetrizia sailean
bizitza baita bi zati
jaioberria ta ama
hor zaintzeko bi izaki (bis)
gu eurak biltzeko zapi
ta tratua askotan da
salaketaren estalki
pazienteak behar luke
zer nahi duen erabaki
bere baimena emanez
ez guk bisturiz ebaki
(ez guk bisturiz ebaki
baizik berak erabaki)

Zesarea datuekin
egiten da azterketa
tratua erreparatuz
egin det nik ikerketa
datu ta txostenak daude
kaxoitan giltzaz gordeta (bis)
ateraz gero zer gerta
jada kontra atera da
lehenbiziko epaiketa
Nazio Batuek ontzat
eman dute salaketa
ta ni adi-adi nago
gehiago izan litezke ta
(gehiago izan litezke ta
lehenbiziko salaketa)