Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Alaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gurasoak zarete. Haurrekin partxixean zabiltzatenean, zuk, Alaia, haiei uzten diezu irabazten. Beñatek ez.

Descripción

Melodia
Esplikatzera noa kontuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Igande atsaldez egin beharrez
hartu ohi dugu atseden
horrela gero ez baita izaten
astelehena hain astelehen
nik irabazten utzi ohi diet
disimulu haundiz, ejem!
Beranduago jakingo dute
bizitza ze gogorra den.

B. Gaztelumendi
Bizitza berdin baita gogorra
astelehen zein astearte
zeinen ederra den izatea
familia honen parte
baina gelditzen naizen unetan
garaipenetik aparte
jenio txarrez segitzen det nik
hurrengo igandera arte.

A. Martin
Jenio txarrez zu egotea
ez da horren arraroa
beraz zergatik pasa arazi
porrot txar baten tragoa?
Traumatikoa ez izateko
oinarria, haurtzaroa
beti beraien alde eduki
behar lukete dadoa.

B. Gaztelumendi
Jakin behar dute baina dadoa
irten litekeela zero
ni gizona naiz, ni gotorra naiz
garaipenaren bezero
eta partxisa degu bizitzan
lehen lubakia edo
lehenik honetan gailentzen dira
ta eztabaidetan gero.

A. Martin
Baina eztabaidak on-onak dira
ta ez da ikasten gutxi
bi hitz ezberdin baina antzerako
irakatsi, erakutsi
aizu laztana guztia ez da
ego, mimo ta igurtzi
irabaztera ohituta zaude
ta behingoz besteoi utzi.

B. Gaztelumendi
Ai garaipenak eta nik dugu
makina bat zilbor-heste
bizitzan ez da inor gailentzen
eta nahi duen hainbeste
ez zaiteztela mesedez hasi
Beñatek galtzeko eske
nik irabazten ezin det utzi
zuek gailendu zaitezte.

A. Martin
Baina ez dira bi izaki soil
guregana atxikiak
pertsonak dira ta nola izan
partxis batekin frikiak
bihotza dugu, hezkuntza dugu
ta ez gara manikiak
edozein lorpen eklipsatzen du
euren irripar txikiak.

B. Gaztelumendi
Ez dakit dena konpon litekeen
irripar txiki horrekin
bizitza ere halakoa da
bere leun gogorrekin
baina honetan hasi ginen ta
ekin gogor, gogor ekin
inork bekain bat zabaldu arte
partxiseko dadoekin.