Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Aner Peritz Manterola

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Alberdi, Haritz
Bertsolaris / Autores
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Peritz Manterola, Aner
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea zarete. Oro har saiatzen zarete ingurumena zaintzen. Orain arte hegazkinez urrunera bidaiatu izan duzue oporretan. Zuk, Mantxi, uste duzu ez zenuketela hegazkinik hartu behar. Euzkitze ez dago ados.

Descripción

Melodia
Oraindik hango oihartzun hots bat
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Aner Peritz Manterola

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi
Orain artean egin ditugu
hainbat tratu isilpeko
beti gogotsu opor garaian
plan egiten ekiteko
baina hegazkinik ez degu behar
bidaiari eliteko
biok nahikoa ez ote gera
hemen hegan egiteko?

A. Euzkitze
Hori gehitxo den ez dakit Mantxi
nik zerbait badaukat faltan
eta ez dakit zure esanak
gehiegitik ez al daukan
kargarik gabe egon nahi nuke
oporretako etapan
urte osoan lanera joan
ondoren kotxe banatan.

Mantxi
Bale urtean zehar aritzen
gerala biok jo ta su
baina hegazkinik gabe badaude
hainbat paisaia ta luxu
eskutik heldu ta amets egin
han laztan ta hemen muxu
zuk fantasia falta dezu Aner
beste dena badaukazu.

A. Euzkitze
Nik fantasia ere badaukat
luze hartzen dut tartea
irudikatuz hemendik kanpo
geneukaken estalpea
uste al duzu gure araura
dijoala gizartea?
Hippyagoa bai, hobea ez da
furgonetero izatea.

Mantxi
Furgonetakin Pirineotara
joan leike ta perfekto
Andaluzira han hain goxoak
diren arraiak jateko
hegazkinik ez, zaindu dezagun
gure mundua konpleto
hegazkin beharrik ez baitaukagu
hegoak aske izateko.

A. Euzkitze
Nik nahiko nuke lanean lortu
dudanan onuraduna
izan, ta hala bisitatzea
mundua, ezezaguna
urtean bitan jarraituko dut
egiten hala jarduna
ta zu ez bazatoz ba egingo naiz
ondokoaren laguna.