Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Amaia Iturriotz Etxaniz

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Alberdi, Haritz
Bertsolaris / Autores
Goiogana, Manu
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Errepide obretan egiten duzue lan. Askotan asteburuetan eta jendearen opor garaian. Autobide bazterrean zaudete furgoneta barruan. Igandea da eta obra adierazten duten lehen seinaleak jartzen hasi behar duzue.

Descripción

Melodia
Hamalau heriotzena I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Amaia Iturriotz Etxaniz

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Iturriotz
Hemen errepideak
ez dira murritzak
asfaltatzen ditugu
ta bihurtu grisak
soldata oso bajua
ta isilduak hitzak
errepide bazterrak
hor gure bizitzak
ezezagunak dira
gure lan baldintzak.

M. Goiogana
Ez, ez dugu kobratzen
merezi neurrira
nahiz ta eginak gauden
arropa horira
ataskoa jendearen
ardura hori da
ta pasatutakoan
gugana begira
gainera gaizki esaka
igaroko dira.

A. Iturriotz
Gidari ergelen bat
hasita hizketan
motel dijoalako
etxerako bueltan
ni triste ipintzen naiz
horrelakoetan
Bidegi argi dabil
dirutan benetan
gu beti desordutan
eta ilunpetan.

M. Goiogana
Ba bai askotan egin
ohi dugu gaubela
nahiz seinaleztapena
ipini itzela
horiz hirurogei bat
muga hori dela
asko pasatzen dira
normalki bezela
jakitun bizitza asko
jokoan daudela.

A. Iturriotz
Ez da ona lan istripu
hauen balantzea
seinaleztatu ondo
aurrea, atzea
nik hirurogei ditut
hobe kokatzea
ez gaude gu gustora
hobe hala hartzea
baina ez da erreza
lanez aldatzea.

M. Goiogana
Ez delako erraza
aukera sortzea
ta egin dezakegun
lanen bat lortzea
arrisku errepideak
arrisku kotxea
nik saihestu nahi nuke
hona etortzea
ea lor dezakedan
postuz igotzea.