Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana, Iñigo Gorostarzu "Etxorde"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-09-21 Lazkao Txapelketa
Gai-emailea
Garmendia, Aizpea
Bertsolaris / Autores
Arana, Oihana
Gorostarzu, Iñigo "Etxorde"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bertsolari hasiberriak zarete, eta bertso-saio baterako deitu dizuete. Saioa amaitu arte ez duzue diru-kontuez hitz egin, eta amaieran teknikaria etorri zaizue esanez kobratu nahi baduzue bai ala bai faktura aurkeztu behar duzuela.

Descripción

Melodia
Gizakiak harri bat
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Arana, Iñigo Gorostarzu "Etxorde"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Arana
Nahiko ez balitz legez
bat oholtzan jartzea
orain PFEZa* eta
zergen balantzea
neri iruditzen zait
aurrean atzea
hamabost eurokoa
badugu katxea
ez al da hobe izango
deus ez kobratzea? (bis)

I. Gorostarzu
Egia esan kezka
barruan nekarren
plaza askotan ordaintzen
baitabiltza erren
eta orain faktura
egiteko arren!
Begira ‘zazu Oihana
hemen zer dakarren
amaiera aurretik
ez pentsatze arren. (bis)

O. Arana
Amaitu eta gero
jarri dute gaia
ta dardara arazi da
elkarteko mahaia
nahiz legal egitea
litzakeen guaya
gure lehen saioa zen
ta joe, benga ja!
Askotzaz hobea zen
sobreen garaia. (bis)

I. Gorostarzu
Baina burokraziak
ditu mila traba
ez gabiltz Lazkao Txiki
zebilen erara
ta gu hasi berriak
mukizuak gara
baina konturatuak
behar degu jada
hitzak doan direla
paperik ez bada. (bis)

O. Arana
Hitzei airea eta
aireari papela
edonor aberastu
liteke horrela
uste dut egoera
injustua dela
Marta Lankui deitzea
biharko erregela
D tarifan bada ere
sartu gaitzatela. (bis)

I. Gorostarzu
Lanean hasiko da
bai Marta kuttuna
fabore bat litzake
egingo ziguna
baina ez da horrela
izango laguna
Oihana entzun ‘zazu
egingo duguna
bertso paper batean
eman erantzuna. (bis)

*Pefeza ahoskatu du.