Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Unai Izagirre
| Bertsoa entzun |
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Unai Izagirre
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Izagirre
Guretzako ta besteentzako
da inbertsio doblea
munduarentzat ere ez al dauka
ondorioa noblea?
Geure etxetik tentuz joatea
nahiz ta ez den dotorea
autoentzako errepide bat
ez litzateke hobea.
E. Araiztegi
Nahiz hura txarra izan honek'e
ez dauka aski bertute
pentsatuz gero nere berdina
pentsauko zenuke zuk'e
bidegorria gure etxetik
aparte hobe genuke
bestela gure errita danak
entzungo baitizkigute.
U. Izagirre
Gure erritak entzunez gero
egin dezatela alde
garraiorako aukera on bat
daukagu guk parez pare
ez dezu usteko hemen guztia
etortzen denik debalde
geure partetik jarri behar degu
gure herriaren alde.
E. Araiztegi
Ba alkateak ni ez nazala
hau onartzera behartu
harek'e gutxi egiten dula
zu ez al zera ohartu?
Ate paretik denak pasatzen
egingo naiz odol txartu
geure etxean egongo dira
nahiz ta atetik ez sartu.
U. Izagirre
Hori horrela bada aukera
dugu leihoak isteko
aldatu ‘zazu zure jarrera
dagona ez eskasteko
kirola egin izan degu guk
hiru edo lautan asteko
aitzakiarik ez degu orain
geu bizikletan hasteko.
E. Araiztegi
Bizikletaik pe ere badauket
nik ziklistaren tankera
oraindik guri Unai ez zaigu
zaku haundirik atera
alperrikan da bidegorria
heltzea gure parera
gero kalera oinez beharren
autoz joaten bazera.
