Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Eli Pagola
| Bertsoa entzun |
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Eli Pagola
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Apalategi
Galtza garbiak ipini eta
plantxatzen dut alkandora
afaldu eta hizketan hasi
ta hegan doa denbora
ordu gehiago eta gehiago
pasa nitzake gustora
hainbeste egon nahi baldin badut
ondo nagoelako da. (bis)
E. Pagola
Afaldu lasai afaltzen degu
gero luzatu kontutan
eta horrela aste osoa
etxeratzen desordutan
ondo nagola neurrian baina
neurria zein den batzutan
ez dago dena esan beharrik
ta gutxiago hirutan. (bis)
I. Apalategi
Hirutan, lautan, bostetan, seitan
esan nezake azkenik
eta hurrengo eunean berriz
ere berdin ziurrenik
igual kontua behin bakarrikan
aisa esango nuke nik
zuk ere egoten garen aldiro
ondo entzungo bazenit. (bis)
E. Pagola
Etzazu pentsa ipintzen dizut
atentzioa ta grina
beste gauza bat hori ez dela
igual hemen nahi adina
bestela ere keja badezu
bururik altxa ezina
ez litzateke arazo izango
goiz etxeratu bagina. (bis)
I. Apalategi
Ta desagertu egiten dira
noski zure irriparrak
bertan ikusten dituzunean
zerbeza baten aparrak
baina horrek sarri arintzen ditu
nere penak ta negarrak
hemen guztiak daramatzat nik
trago onak eta txarrak. (bis)
E. Pagola
Solido ere bihurtzen zaigu
gure zerbezen aparra
entzun nahi dizut zer daukazun poz
biziak zer duen txarra
baina astero gehiegi ez al da
hola luzatu beharra?
Iñaki ezin naiz aldiro izan
zure helduleku bakarra. (bis)
