Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Beloki, Unai Gaztelumendi Arandia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolaris / Autores
Beloki, Ane
Gaztelumendi Arandia, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lagunak zarete. Zuk, Ane, askotan laga diozu zure kotxea Unairi. Orain dela gutxi, Unaik kotxea erosi du, eta, eskatu izan diozunean, ez uzteko aitzakiak baino ez dituzu jaso.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Beloki, Unai Gaztelumendi Arandia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Beloki
Nik kotxea utzi dizut
beti itsu-itsu
neregan sortu arren
horrenbeste pisu
orain aitzaki jartzen
ederki zabiltz zu
neri uzteak beldurra
ematen al dizu? (bis)

U. Gaztelumendi
Sarri erabili det
zure Seat Panda
nere berria berriz
ez zan gero ganga
ez nago oso lasai
besteei emanda
oraindik berri usaia
ez zaio joan da. (bis)

A. Beloki
Citroen Berlingoan
eman nahi dut buelta
nolako katxarroa
zure furgoneta!
Beldurrez zuk barrena
ez’zazu ba neka
jakin aspaldi atera
nuela karneta. (bis)

U. Gaztelumendi
Dio honek baztarrik
ez duela joko.
autoeskolakoa
al dezu gustoko?
Bale onartzen dizut
ta ez jarri tonto
lehenengo hogei saio
nere kopiloto. (bis)

A. Beloki
Ba nik nahiago nuke
gaur pilotu modu
eta bueltak ematen
pasa hiru ordu
hemen tonto ipintzen
ez gara hasiko gu
berri-berria da ta
fiantza izango du. (bis)

U. Gaztelumendi
Fiantza ta seguro
hor daukat topea
dena prestatua det
ez naiz arlotea
kotxeak hartuko du
kristoren trotea
nik eman behar diot
lehenengo kolpea. (bis)