Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola
| Bertsoa entzun |
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola
Nombre de la estrofa:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hogeita hamaika eskutik errez
aritzen da bat jokuan
bada horrela aritu naiz ni
azken urtetan Lakuan
politikari ta enpresari
guztiak ditut zakuan
ta itzalpeko langile bat naiz
boteredunen barkuan
mesede txiki batzuk eginaz
piraten gisa kantuan
milioi ugari pilatu ditut
Lichtensteineko bankuan.
Kontaktu onak izanda ez da
zertan izan artxiduke
sikariotzan abila naiz ni
horretan zenbat bertute!
Eta turkiar pistolariak
zorionduko ninduke
baina diruak diru gehiago
behar duenez arkupe
niri berdin zait zaren Pradales
edo Ama Guadalupe
arima ere saldu izan dut
txakur txiki baten truke.
Gaurko honetan hamahiru milioi
etorri dira parera
eta nola ez aprobetxatu
behar nuen nik aukera
argazkiekin esan didate:
“Hil behar duzuna da bera”.
ta hurreratu orduko azkar
sartu dut hura gainbehera.
Ni kontzientzia lasai joaten naiz
jende asko garbitzera
ta orain eskuak garbitu gabe
banoa pozik etxera.
