Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolaris / Autores
Aiestaran Iparragirre, Maddi
Igartzabal Bidegain, Aratz "Potto"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea aurkitzeko telebista-programa batean ezagutu zenuten elkar. Elkarrekin bizi zarete orain. Gaur berriro emititu dute ezagutu zineteneko zita.

Descripción

Melodia
Omendu nahian etorri gara
Nombre de la estrofa
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"

Nombre de la estrofa:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Igartzabal
Berriro ere gu telebistan
ETB1en menpeko
agian ondo etorriko da
berriro ezagutzeko. (bis)

M. Aiestaran
Ene urteek harremanetan
dakartzaten biajeak
ahaztu ere eginda nengon
non dira orduko trajeak? (bis)

A. Igartzabal
Orduko trajek nun ote diran
jarriko gera begira
berrogei kilo gehiago naiz ta
armarion egongo dira. (bis)

M. Aiestaran
Nahiz eta gorde politikoen
traza dezu erakutsi
prometitu bai pila bat baina
promesak betetzen gutxi. (bis)

A. Igartzabal
Lujozko kotxe bat nintzela ta
gero bihurtu txatarra
denborarekin Klaudio Landa
aldatu ez dan bakarra. (bis)

M. Aiestaran
Gure kasuan gainera txarra
izan baita aldatzea.
Igual onena Klaudio Landa
etxera gonbidatzea. (bis)

A. Igartzabal
Hura jatera etorriko da
lotsaik be hainbat balore
ta hura etorri baino hobe da
kasi gu joatea hobe.(bis)

M. Aiestaran
Joan ezkero berriz esango
digu orduko berbera
gauzak okertu egiten dira
bigarrenetik aurrera. (bis)

A. Igartzabal
Berriz zita bat eskatu beharra
gerta liteke kaltea
ta Maddi kasi hobeto degu
Mihiluzera joatea. (bis) *

M. Aiestaran
Lehen gutxi ta oain telebistan
bai zera Aratz bi zita
askoz hobeto baietz moldatu
etxe banatan bizita. (bis)

A. Igartzabal
Etxe banatan bizi ezkero
horrenbeste kategori!
B ehingoagatik zuk esan dezu
aspalditik nekin hori. (bis)

M. Aiestaran
Berriz disgusto bihurtu baita
oroitzapenen haria
itzali ‘zagun telebista ta
egin’zazu afaria. (bis)


*Errepikapenean: ta hura etxera ekarri baino / gu joatea da hobe