Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
| Bertsoa entzun |
2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Laburu
Relajatzia izan liteke
zenbaitentzat paradisu
baino mediku batek aspaldi
emana zidan abisu
hirurogeina urte ditugu
ta Alaia badakizu
bizkarrerako adina ez al da
guretzat nahikoa pisu?
A. Martin
Hirurogei bat urte beteak
bizitza bat hausnartuta
ta Santiago bisitatzeko
horren gaude ausartuta
nahiz ta motxilan astunak izan
lo zakua eta kulpa
bide luze hau ez dut egin nahi
bidezidor bat hartuta.
A. Laburu
Bidezidor bat baino guretzat
ez al da ba segurua?
Begira ‘zazu ispilu aurrera
ikusi zure burua
ez da berdina gure gorputza
ta bideen ingurua
nik uste nuen Compostelara
heltzea zala helburua.
A. Martin
Botafumeiro famatu hura
gertutik nahi dut ikusi
eta berdin zait baldin bagara
adinez oso nagusi
luxurik gabe egin nahi nuke
ez suite eta ez jacuzzi
nire gorputzaz harro egon nahi dut
bere baba eta guzi.
A. Laburu
Bale konforme orduan hau da
guk daukagun panorama
bidaia baten antolaketan
nola badakazun fama
jarriko dizut hasitzerako
egin behar dezun lana
bila itzazu albergiak ta
mediku kontsulta bana.
A. Martin
Nik botikina eramango dut
zuri ez al zaizu otu?
Eta motxila ongi osatzen
a ze tetris, ze sudoku!
Anima zaitez ni bezelaxe
motxila paparran lotu
ta helmugara heltzen bagara
mariskada nere kontu.
