Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Actuación
2024-10-19 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolaris / Autores
Igartzabal Bidegain, Aratz "Potto"
Laburu, Agin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Agin biloba eta Aratz aitona. Agin txirrindularia zara, eta Aratz aitonak kandela pizten du lasterketa duzun aldiro.

Descripción

Melodia
Behin batean Loiolan III
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Agin Laburu

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Zein da San Antonio?
Edo da San Fermin?
Attona errezatzen
hainbeste ahalegin
makulu eta guzti
dator zure Agin
uste det kasorikan
ez dizula egin. (bis)

A. Igartzabal
San Nikolas degu hau
horrela mordoa
berak eman ohi dizu
karreran beroa
kasoik ez dizu egin
arrazoia doa
agian piztu behar nun
haundixeagoa. (bis)

A. Laburu
Iztarretan lehenbizi
hiru-lau igurtzi
eta gero santuak
parean ikusi
attona fede gaitan
dezu erakutsi
beraiengan asko ta
ilobagan gutxi. (bis)

A. Igartzabal
Ilobagan fedea
daukat nik ezberdin
nahiz eta egiten dun
hainbeste ahalegin
baldarra jaio zinen
hori ez da atsegin
ta kandelak ezin du
milagrorik egin. (bis)

A. Laburu
Zure ADNa
daramat zainetan
ta zu ere ziklista
izana umetan
amonak ze kandela
pila gehienetan!
Trofeorik ez dago
zure bitrinetan. (bis)

A. Igartzabal
Nik ere ez nuen pasa
hainbeste arrisku
baina zuk’e ez dezu
nik adina txistu
pizten jarraituko det
etxean sinistu
elizan kandelarik
ez dezaten piztu. (bis)