Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola
| Bertsoa entzun |
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Pagola
Denda hontan denbora
pixka’t daramagu
errezetak prestatu
belarrak ugaldu
eskaparate bueltan
topatu gara gu
baina mediku jaunak
aurpegi txarra du
pilula bila al zabiltz?
Hemen ez dauzkagu. (bis)
U. Mendizabal
Pilulak behar ditut
onak, potenteak
pixka bat arintzeko
dauzkadan nekeak
boltsatxo ta potetxo
goraino beteak
etiketa luzeak
jarrita tenteak
belarrak izateko
ez dira merkeak. (bis)
E. Pagola.
Farmazitan pilula
merkerik ez bada
kargua hartu asmoz
al zatoz bertara?
Ahots urratu hortan
antzeman det hara
inoiz arazoren bat
tokatu ta jada
beti bueltatzen gera
oinarrietara. (bis)
U. Mendizabal
Honek ze oinarri dun
ikusi beharko
zientzia gaiak utzi
ditzagun biharko
ahotsa ez, ez daukat
nik nahi bezin bapo
gaur pasatu baititut
nik kontsultak asko
ba al daukazu zerbait
estresarentzako? (bis)
E. Pagola
Saiatu infusio
atalak ikutzen
baina estresarekin
ez nauzu samurtzen
hainbeste belarrekin
bazabiltz beldurtzen
jakin ‘zazu mediku
ez zabiltza zuzen
ze zure medikuntza
hemendik sortu zen. (bis)
U. Mendizabal
Lehena eta oraina
lotzen ditun hari
omen zera erdi sorgin
erdi merkatari
zure prezio luze
ta azalpen handi
berbena ta enplasto
badauzka ugari
ba eskatuko diot
nere amonari. (bis)
