Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Eneritz Artetxe Eizagirre
| Bertsoa entzun |
2024-10-27 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Eneritz Artetxe Eizagirre
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Apalategi
Sei hilabete dira
Beñat jaio zena
ta oraintxe bukatu zait
lanean baimena
diru premia daukat
ta nahiz den krimena
modu hontan uzteak
ematen dit pena
luzatu al daiteke
egokitzapena? (bis)
E. Artetxe
Haur eskola gaur egun
nahiz eta den luxu
beldurrarekin zatoz
hona pausuz pausu
halako egoera
gertatzen zait usu
egokitzapena ados
emaiozu muxu
Beñatek ez du behar
zuk behar al duzu? (bis)
I. Apalategi
Ba bai, onartzen dizut
nik behar dudala
goizero eskeintzea
aitaren magala
ta gero biberoia
urduritu ahala
badakit hau aitaren
sindromea dala
baina zaindu ezazu
zurea bezala. (bis)
E. Artetxe
Sei hilabetez beraz
magala goxatzen
nahiz eta igual gerora
horrela behar zen
oso ohitua nago
haurrak ondo zaintzen
baina egi guztiak
esatera goazen
ez ote zera gutaz
gehiegi fidatzen? (bis)
I. Apalategi
Hori ere onartzen
dut egia dela
Eneritz ikusten dut
gaztea zarela
ondo joan dadila
behar den bezela
tori hor esne hautsak
eta hor pardela
eta oroitu edonoiz
deitu daitekeela. (bis)
E. Artetxe
Lehenengo agurretan
hau da iskanbila
gero uztera ohituz
dena marabilla
haurraz ahazten ere
aita da abila
bai Beñat ta bai aita
ondo egon dadila
baina gero puntual
etor zaite bila. (bis)
