Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Izaro Bilbao

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa
Conductor/a
Beristain, Iholdi
Bertsolaris / Autores
Basagoiti, Irune
Bilbao, Izaro
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lagunak eta pisukideak zarete. Bizitza kolektiboan egingo zenutela zin egin zenioten elkarri. Izaro, gaur erabaki duzu Iruneri kontatuko diozula bikotea duzula eta bikotearekin bizitzera joango zarela.

Descripción

Melodia
Gazteak Lizargatez
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Izaro Bilbao

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Bilbao
Etorri naiz kontatzen
erdi damututa
kasik bota didazu
guztiaren kulpa
aldarria erreza
ta amargatuta
ze eiten da bazaude
enamoratuta? (bis)

I. Basagoiti
Ba ahal bada uztea
zuk albora laga
ta lehen bezela nigaz
kalera atara
nola aldatzen diren
gauzak kamarada!
Gorrotatzen zenduna
bilakatu zara. (bis)

I. Bilbao
Ez naiz bilakatu ni
egin nau denborak
alde batera utzi
minak ta aizkorak
jarri gura ditugu
balkoi denan lorak
ta Balentin deituko
dugun katutxo bat. (bis)

I. Basagoiti
Bakarrik falta zaizu
ezkontza zibila!
Nazka sortu didazu
ai oraintxe pila!
Zertan kanpora joan
etxe berri bila?
Behintzat gure etxera
etorri dadila. (bis)

I. Bilbao
Berez ni ez nengoke
ideia horren kontra
baina zuretzat hori
litzake porrota
ta lotsa ematen dit
behar dut hori bota
ohea egiten ere
ez du jakingo ta. (bis)

I. Basagoiti
Zuk jarri edredoia
gainera biguna
beraz agintaria
behar du laguna
ta nik horra sartzeko
nire gaitasuna
hori ez ote zen ba
polimaitasuna? (bis)

I. Bilbao
Hainbeste aztertuta
nahi gendun kondukta
Irune jada daukat
guztiz ahaztuta
ez ‘zazu epaitu ta
ez jarri hor lupa
nahi baduzu gauero
deituko zaitut ta. (bis)

I. Basagoiti
Bai eta ordu eta
leku konkretuan
horrela harremana
dago perfektu han
lasai eta ez nabil eta
nire mendekuan
zoriontsu izan zaitez
zoazen lekuan. (bis)