Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-02-15 Lekaroz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Urko Gartzia, Aitor Mendiluze

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2025-02-15 Lekaroz Lagun-artekoa
Gai-emailea
Astiz, Ainhoa
Bertsolaris / Autores
Gartzia, Urko
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hemen bazen kaputxinoen eraikin bat, ikastetxea zena, eta duela urte batzuk eraitsi izan zena. Beti entzun da Gipuzkoa aldeko erreboltari guztiak bidaltzen zituztela Lekarozera nonbait zuzendu nahian. Aitor, zure nahiaren kontra ikastetxera bidalitako gazte bat izango zara. Eta Urko, zu garai horretan zorrotzena zen kaputxino horietako bat izango zara. Ikastetxeko urteak eta gero, hamabortz-hogei urte pasatu dira eta kanpoan egin duzue topo; Urko, zu ja zure malda beheiti, zure azken urteetan, eta Aitor, zu hor nonbait, zuzendu zinen zerbait ere.

Descripción

Melodia
Mando baten gainean I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-02-15 Lekaroz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Urko Gartzia, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Kaputxino alua
sotanai eutsia
zure alde txarra det
ondo ikusia
kanpoan ikasi det
dakidan gutxia
eskerrak ahaztu nuen
zuk erakutsia.

U. Gartzia
Atzendu zaizu dena
hori daukat garbi
nahiz egin zenituen
nahiko egonaldi
nonbait zigorrekin ez
zeunden horren adi
zeren bihurtu omen
zara bertsolari.

A. Mendiluze
Hasieratik hori
zen nere asmoa
familiaren ustez
ez zena sanoa
orain bertsoak botaz
plazaz plaza noa
zuk nahiago zenuen
gregorianoa.

U. Gartzia
Ez dakit baina zer den
gregoriano hori
nahiz ta nik ezagutu
nituen bat o bi
nire zigorra ez zen
izan zure hilobi
ez nuen erabili
ongi regla hori.

A. Mendiluze
Ez baina ez zenuen
galdu ohi denbora
mezetara behartu
ta gu disgustora
guri ogi lehorra
zuk kaliza gora
baino ardo gehiena
mezatik kanpora.

U. Gartzia
Hortaz jartzen zineten
ardoetan bapo
etorri zinetenez
ia ezertarako
haserre zeundeten nik
jotzen nizuelako
baina neri ordaintzen
zidaten hortako.

A. Mendiluze
Beraz ordaindu eta
egindako lanak
Jainkoagatik ziren
zuk neri emanak
ederki moretuko
zaizkizu ezpanak
ematen badizkizut
zor dizkizudanak.

U. Gartzia
Orduan bai zeundeten
erdi umilduak
orain aldiz kejuka
ezin isilduak
nere Jainkoa ziren
orduko diruak
zure etxekoengandik
eskura bilduak.

A. Mendiluze
Gure eskutik ez zen
gehiegi igaro
zuenera iristen
zelako lehenago
lehen garbi neukan beraz
ta orain garbiago
zu prailea bazera
santurik ez dago!

U. Gartzia
Elizak hortan badu
betidanik parte
edozein izaten ahal
den gisan alkate
neri ere zerura
bidaliko ‘iate
eta santua ez naiz
baina egingo naute.

A. Mendiluze
Hori igual oraindik
alda dezakegu
hango denei egia
esango diegu
bide berak korrita
lehen ez al gaude gu?
Ba inpernuan elkar
ikusiko degu.

U. Gartzia
Han nik ez dut izerdi
tantarik hustuko
ze infernua ez dut
horreinen gustuko
baina ikusiz gero
esan eta punto
ta han saludatzean
zuk esan Don Urko!

A. Mendiluze
Don Urko esateko
eta nondik dona?
Ez al da gradu bera
izango biona?
Hau da Aitorrek denei
esango diona:
hau da bat sua asko
gustatzen zaiona.

U. Gartzia
Ibili izan naiz ni
noski suen bueltan
eta gozatuko dut
infernuan bertan
zeren ni sortu nintzen
halako egunetan
sorrarazi ninduten
neri San Joanetan.

A. Mendiluze
Judas izateko ‘re
ez zinake txarra
beti izan baitzera
sos zale xamarra
hala ere jaso zazu
Aitorren oharra
orain burla izango da
daukazun bakarra.

U. Gartzia
Burla etorri ohi da
beti burlen truke
ta eskolan ni izan
nintzen nahiko putre
baina infernuan ez
naiz ariko kutre
ze han ere regla bat
noski izango dute.

A. Mendiluze
Han ere izango zera
tipo arlotea
hitzak garesti eta
debalde kolpea
konbentu zaharra ordea
lurrera botea
pena daukat barruan
zu ez egotea!

U. Gartzia
Bertan ni egon nintzen
ta naiz haren parte
ta orain konbentua
eraitsi didate
hori izango da ja
kaputxinoen kalte
baina lasai infernu
hortan ‘kusi arte.