Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-05-24 Saldias Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2025-05-24 Saldias Lagun-artekoa
Bertsolaris / Autores
Illarregi, Joanes
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Melodia
Bizitza diot mutil
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-05-24 Saldias Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Neuk nahita dizut eta
atea ireki
ta ezin erakutsi
asko ez baneki
esango dizudana
entzu’izu ederki
nik asko maite zaitut
asko, baina ez beti.

J. Illarregi
Esan gabe banekin
hori ‘re lehenago
saio hau ikusita
agerian dago
pixka bat maite nauzu
eta ez zeharo
baina egunez egun
pixka bat gehiago.

A. Mendiluze
Aurretik egin dizut
Joanes abisu
ta hutsa litzateke
egin ez banizu
egunero pixka bat
denborak ze pisu!
Oraindik egun asko
gelditzen zaizkizu.

J. Illarregi
Lezio bat batzutan
bestea besteetan
zure ingurumarian
gabiltza horretan
eta asko falta zait
diozu benetan
ikasten segiko dut
laurogei urtetan.

A. Mendiluze
Ustez zera bertsotan
zintzoa ta fina
asko estimatzen det
zure ahalegina
laurogei urterako
promesa egina
Txirritak esan zuen
horixe berdina.

J. Illarregi
Txirritarena hartu
baitut nerekiko
baina orain zurekin
gabiltza mutiko
nik laurogei baditut
zuk ehun eta piko
baino denok dakigu
ez zarela hilko.

A. Mendiluze
Urteek arrazoia
kenduko dizute
sustoa etortzen da
denboraren truke
gorputzek trukatzeko
aukera balute
zuk ze bertsolari zahar
izan nahi zenuke?

J. Illarregi
Ez dut esango Aitor
lotsa bat bitarte
baten bat zaharragoa
hartu genezake
agian Uztapide
ez litzake kalte
ta leitzarra naizenez
Manuel Lasarte.

A. Mendiluze
Lehenengo jarri dizut
aukeratzen lana
Uztapiden izena
didazu emana
eta gero Lasarte
herrikoa zana
ahal bada hartu zazu
bitan erdibana.

J. Illarregi
Hori hartuko banu
nik diot egia
izango litzateke
igual gehiegia
erdibana benetan
zaila alegia
konformatzen naiz lortuz
bakoitzan erdia.

A. Mendiluze
Ekuazioa zen
igual zail xamarra
esan dizut hautatu
behar zela bakarra
zuk ordea zeurea
luzatu beharra
noizbait izan zaitezen
bertsolari zaharra.

J. Illarregi
Oraindik soilik ditut
hogeita sei urte
baina noizbait zaharra
izan nahiko nuke
lehen egin didazun
galderaren truke
zuk ze bertsolari zahar
izan nahi zenuke?

A. Mendiluze
Aukera egitea
ez da errezena
ahal dela egin nahi det
aukera zuzena
Pernando da buruan
daukadan izena
pobre bizita ere
pozik bizi zena.

J. Illarregi
Ez da arrazoi txarra
nik hori itxaro
baina esango dizut
pixka bat gehiago
pobrearena bueno
gero ta zailago
pozik bizitzeana
zure esku dago.