Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Aner Peritz Manterola
2025-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Aner Peritz Manterola
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Peritz
Ez ditut behar duplex haundi bat
bi terraza ta lau jardin
ez ditut behar lauzpabost komun
nor berean egon dadin
lana lortu dut eta nahi diot
pisutxo bati eragin
gogo latza dut gurasoenetik
independizatu nadin.
S. Alkaiza
Jantoki baten pure zerbitzen
omen zabiltzanez iaio
orain pisu bat daukat zuretzat
erdi merke zer arraio!
Berrogei metro karratu dauzka
ta gertutik so natzaio
lehenago zulo deitzen genion
ta orain loft deitzen zaio.
A. Peritz
Niri hizkuntzak ez dit inporta
ezingo nauzu lausenga
baina diruan daukat problema
ta mintzatzera goazen ba!
Loft ta pisua eta metroak
zehazki zer dira? Benga!
Ta mas o menos hogei euroko
zenbatekin pagatzen da?
S. Alkaiza
Berrehuneko billetetxon bat
Aner behar duzu hauta
zeren hodeiak bezain goian da
higiezinaren pauta
baina neurrira jarriko dizut
parean hor duzu mauka.
Bale leihorik igual ez dauka
baina enkantua dauka.
A. Peritz
Ni pozik eta lasai nentorren
zu hizketan hasi arte
atera duzu paper piloa
ta izutu egin naute
hogei eurona bota dut lehen
eta jo zuk ze atake!
Berrehuneko billetetxoek
ze koloretxo daukate?
S. Alkaiza
Horiak dira nik asko dauzkat
ta ez jarri malaletxean.
Holako hiru ta antza sartu
zintezke zure leizean.
Bai kutrea da, ditu bi mantxa
sabaia nahiko hezean
baina ez kejatu, total ez zara
inoiz egoten etxean.
A. Peritz
Nire bizitza ta maite dut
nire erara hartzea
eta nahi nuke giltza euki ta
nahi dudanean sartzea
ez duzu usteko raroa denik
gazteok odol txartzea
zure lana da engainuari
aurpegi hona jartzea.
S. Alkaiza
Naiz doktor Jekyll eta mister Hyde
horra hor alter egoa.
Zure eskaera begiratu dut
eta sartu zait beroa
bertsolaria, prekarikoa
niretzat somniferoa.
Barkatu nahi nun bikotetxo bat
estable ta heteroa.
A. Peritz
Ba sentitzen dut hori ez dago
oraingoz nire planean
pozik nengoen lagunartean
hasi naizenez lanean
antza ez daukat aukera handirik
beituta hemen danean.
Igual berriro etorriko naiz
aita hiltzen zaidanean.
S. Alkaiza
Bai, Euzkitzek zerbait badauka
ez dabil ezerezetik
baina eurorik ezin dut bildu
zure izerdi hezetik
barez barkatu eta banoa
itxi nahiko dut kolpetik
eskari asko badago eta
hogei daude zure atzetik.
