Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Unai Mendiburu
2025-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Unai Mendiburu
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Mendiburu
Toma independentzia!
Ai bromak aparte
hemen bi astronauta
euskaldun bitarte
utzi behar bagaituzte
betiko aparte
ba hau ja ez da Marte
hau da astearte. (bis)
O. Bartra
Barkatu Unai baina
non dago jentea?
Pentsatu behar ideia
bat koherentea
bueno badaukagu bat
oin muinez betea
hau da euskal satelite
independientea. (bis)
U. Mendiburu
Nola hemen aparte
utziko gaituzten
nire garunak ez du
prozesatzen uzten
niri satelite bat
ari zait hor puzten
eta izarrak baino
ez ditut ikusten. (bis)
O. Bartra
Pixka’t zentratu zaitez
gauzak egin bikain
izan behar baikara
estatu burugain
ez dut oxigenorik
nik arnasteko lain
pixka’t espainolago
sentitzen naiz orain. (bis)
U. Mendiburu
Pozik jarriko da ba
espainiar tropela
oxigenoa non da?
Ni naiz mela-mela
eta pixka’t espainol
nik diot horrela
Iniestaren gol hura
ospatu nuela. (bis)
O. Bartra
Ez dakit nor den hori
baina ez aurkeztu
ze ja burmuina daukat
apurtxu bat estu
beraz salto egiteko
eingo dut apustu
ea Euskal Herrian
jausten naizen juxtu. (bis)
U. Mendiburu
Salto bakar batean
Euskal Herrirantza
nik ere joan nahi nuke
noizbaiten horrantza
Andoniren burua
ikusten dut dantza
hemendik pixka’t badu
Jupiterren antza. (bis)
O. Bartra
Bueno, hor gelditzeko
hainbeste meritu
ai Espainian nago
Espainian in situ
Pedro Sanchez hor dago
ta aditu, aditu!
Ta beraz, badaezbada
hor goian gelditu. (bis)
U. Mendiburu
Jamon iberikoak
baduen indarra
San Miguel bezalako
edari aparra
aizu orain nik badut
aitortu beharra
espainol izatea
ez da horren txarra. (bis)
O. Bartra
Maite duzu Espainia
eta David Bisbal
Iniesta futbolari
edo Norma Duval
goian geratu zara
bertan formal-formal
perspektiba kontua
izango da igual. (bis)
U. Mendiburu
Goitik Frantzia hortxe
hor zegoen Pekin
ta orain nola behean
gauden elkarrekin
esandako ezertxo
ez aipatzen ekin
sekretuak hor goian
izarren hautsekin. (bis)
O. Bartra
Estraterrestre hoiekin
horrenbeste gudu
hor pasatu ditugu
lau ordu inguru
orain lurrean gaude
Espainian seguru
bizitzan kolunpiatzen
segituko dugu. (bis)
