Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Conductor/a
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Pagola, Eli
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Urte luzez bikotea izan zarete eta hiru ume izan dituzue. Sustrai eta erabakiak hartzea ez datoz bat eta beti esaten dizu Eli: “Zuk nahi duzuna”. Elik harremana bukatzea erabaki zuen. Bitartekari batengana jo duzue, eta zure txandaren zain zaudetela Sustraik esan dizu: “Eli, baina definitiboa da? Banandu egingo gara?”

Descripción

Melodia
Gizona da zoroa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Pagola
Holako galderarik
uste ez nun uste
hainbeste urteotan
“baina” eta “eske “
orain zuri begira
ipini zaitezke
garai onean zatoz
ziurtasun eske. (bis)

S. Colina
Ez al didazu entzuten
bihotzan taupada
hitzetara ekartzen
nire bihozkada?
“Definitiboa al da?”
galdetzea hara
neretzat “Maite zaitut”
bat esatea da. (bis)”

E. Pagola
Zalantza izan denez
aldiro ardatza
nik aukeratu nuen
egitea martxa
baina nerea balitz
zuk dezun zalantza
baietz erantzun gixa
bi sorbaldak altxa. (bis)

S. Colina
Zure jarrera ez al da
bastante tristea
nahiz ta biok osatzen
dugun kontrastea?
Sorbaldak altxatzea
da zure ustea
ta nik erabaki dut
burua jeistea. (bis)

E. Pagola
Hori al da zuretzat
hankean tiroa?
Begira nazakezu
begitan igoa
maitatu izan nuen
zu eta giroa
baina ezer ez degu
definitiboa. (bis)

S. Colina
Zentzatu zaitez Eli
mesedez, mesedez
ez nazazun baztertu
kleenex* zahar bat legez
definitiboa deus
ez badegu berez
bada ziurtasun ta
zalantzak ere ez. (bis)

E. Pagola
Berriz hain anbiguo
ez zaitez etorri
inoiz ez baita gauza
onik eratorri
zaintzeko hor dauzkagu
hiru umezorri
ziurtasun bezela
heldu ‘iozu horri. (bis)

S. Colina
Beraz bukatu dira
gure fantasiak
desertu itxura hartu
baitu oasiak
bai hiru haur dauzkagu
negarrez hasiak
zalantzaz sortuak ta
seguru haziak. (bis)


*Klinex” ahoskatu du.