Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria Albizuri

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2025-11-01 Usurbil Berezia
Conductor/a
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Etxebarriazarraga, Aitor
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda batek besteei

Descripción

Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Hara Jon Maia erdian jarri
edo jarri ezkerrian
bere nortasun hori bizi du
modu bakar-bakarrian
horrexegatik taldetik kanpo
nago utzi beharrian
bere izena ipini nahi du
atzean eta aurrian. (bis)

J. Maia
Beti izan naiz gauza hauetan
protagonista xamarra
nere izena alde guztitan
horretan ez naiz bakarra
jo utzi’dazu, jo utzi’dazu
sentitzen pixka’t izarra
zenbakiak’e aurrean bata
eta atzean hamarra. (bis)

A. Egaña
Jone Uria artista dela
nauzue ni jakituna
zelai erdiko pibote postu
hori omen du kuttuna
pase luzeetan maistra degu
jokaldi latzen jostuna
baina titular ez det jarriko
futbola maite ez duna. (bis)

J. Uria
Maite ez arren ez du esan nahi
hori denik nire etsai
ta konfiantzaz zelai erdian
jarri nazakezu lasai
baina ez dakit izango naizen
pase hoiek eiteko gai
nik ostikorik ez dut ematen
baina sabelekoak* bai. (bis)

A. Egaña
Ta Athletiken atezaina zen
tipo luzanga bat hara
baina hau ere hamaikakotik
kanpora behar dut laga
Etxebarria dauka batetik
eta segidan zarraga
palestinarrei hori hamabikin
jokatzea bezela da! (bis)

A. Etxebarriazarraga
Jokatzearren moztu ere egingo
nuke nire abizena
egia esan galduta dozu
aspaldi hontan ordena
batzun gripea trikornioa da
selekzioa besteena
joateko gogoz gauden artean
Andoni ni naiz onena. (bis)

A. Egaña
Ta Amets berriz ezagutzen det
bateko eta besteko
hau kapaza da sentiberatasun
gorenera iristeko
ez du barrurik palestinarrak
berriz galtzaile uzteko
eta gauza da disimuloan
geronen kontra hasteko. (bis)

A. Arzallus
Lagunarteko bat ez al da ba?
Nengoen atzeman gabe
fair-play pixka bat behar dugula
Arrasate honi galde
nik orekatu behar ditut bai
bai gure, bai euren talde
nik gure kontra egin behar dut
baina munduaren alde. (bis)

A. Egaña
Maialen berriz ezin det utzi
zelaian libre ta aske
ohorezko sake bat egin zun
eta zenbat buruhauste
orduz geroztik fama badauka
iya-iya Messik beste
Palestinarrak etorri baietz
bere autografo eske. (bis)

M. Lujanbio
Palestinarrak autografo eske
horra hor azken propina
ene Jagoba Messin kontuan
ere zu zeunden jakina.
Ni futbolean nahiko txarra naiz
beti hanketako mina…
Baina hala’re igual eingo det
zuk bertsoetan adina. (bis)


* Bistan da haurdun dela.