Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-02-22 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Naia Arrizabalaga
2025-02-22 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Naia Arrizabalaga
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Arrizabalaga
Zahartzarora ondo
ta aspaldi helduta
nire malko guztiak
ohi dituzu xuka.
Ez nuen uste nago
ni maiteminduta
zuri ta gureari
gustoa hartuta
eta orain zurekin
nahi nuke disfruta. (bis)
H. Aizpurua
Baiezkoa eman duzu
harritu naiz, e be!
Zira hain kariñosa
eta hain xelebre
aio aldizkariak
bingoa, ETB…
Behingoan izan gaiten
biak errebelde
poztu eginen dira
erizainak ere! (bis)
N. Arrizabalaga
Nik ere eskertzen dut
Haira zure epela
ze eskasa hemengo
bazkari nibela
asko ez dut iraungo
barruan horrela
ihes egin dezagun
ezin da bestela
etxe txiki batera
ta urrun ahal dela. (bis)
H. Aizpurua
Goazen Islandiara
Perura hobeto
hartu dezagun mapa
biek bekoz beko
zurekin baldin bada
guztia perfekto
joan gaiten hilerrira
denbora tarteko
gure senar ohiei
keinu egiteko. (bis)
N. Arrizabalaga
Islandia ta Peru
aurrenik bixita
gure jantzi, koilare
onenak jantzita
ze familia dago
gutaz ahantzita
loreekin goazen
hilerrira ti-ta
hantxe egingo dugu
gure lehen zita. (bis)
H. Aizpurua
Lehen zita ta gure
lehen momentua
autoa piztu eta
altxatu eskua.
Zira neska bikaina
ta horren prestua
eman diezaiogun
elkarri lekua
izan dadila Naia
gure mendekua. (bis)
