Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai
2025-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jada badakit ezetza dela
mugikorrari heltzean
bakarrik nago herrian eta
nago umore beltzean
lagunak dabiltz Larhunen goiti
bakoitza noraezean
nik kalimotxoz itoa nago
beti barraren ertzean
bakoitza bere erara baina
denak gabiltz ihesean. (bis)
Gure gorputza zaindu nahi dugu
jeiki eta berehala
nik amore eman nuen aspaldi
nahiz eta egin eginahala
proposamen bat idatzia dut
norbaitek erran dezala
goazen mendira nahi baduzue
nik jantziko dut txandala
ta egon gaiten denak batera
garai batean bezala. (bis)
