Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2025-06-21 Laukiz Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Xabat Illarregi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Lauaxeta Gazte Bertso Saria (1. 2025. Laukiz)
Actuación
2025-06-21 Laukiz Sariketa
Conductor/a
Irastortza, Peru
Bertsolaris / Autores
Agirre, Maddi
Illarregi, Xabat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Maddi herriko apaizak, Xabat margolaria kontratatu du eliza apaintzeko. Bukatu duela esan, elizan sartu eta hormak graffitiz eta pintadaz margotuta topatu ditu.

Descripción

Melodia
Durangotik gorako
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2025-06-21 Laukiz Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Xabat Illarregi

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Illarregi
Horma erdi okerra
ta erdi planoa
apaiza andrezkoa
beneukan susmoa
gauzak aldatzeko ja
bazela asmoa
ta horregatik egin dut
zerbait modernoa. (bis)

Ma. Agirre
Laukizen non dena den
larre, baserria
kanpotik etorri da
artista zerria
eta asmoa nizun
jada igerria
eliza bihurtu da
infernu berria. (bis)

X. Illarregi
Hara nere artea
margozko inprenta
eta zuk soka berriz
tenka eta tenka
inor ez da ohartuko
naiz jendea tenta
azkenaldian inor
ez da etortzen da. (bis)

Ma. Agirre
Orain ere ez dago
ba oso beteta
inork ez du egiten
hona lasterketa
eta nik pentsatu dut
a ze hausnarketa!
Bigarrenez zenduko
zela Lauaxeta. (bis)

X. Illarregi
Eta zu ere erori
egin behar zara edo
egin dudan guztia
ez zenun espero
dena azaldu dizut
ikusi ta gero
a! Itxoin, zerbait ahaztu zait
hiru mila euro! (bis)

Ma. Agirre
Ba lortu beharko dituzu
Xabat zeure kasan
nik nahi dut hemendik joan
eta sofan etzan
gauza bat argi dago
hemen edo plazan
elizak ezin duela
modernismoa jasan. (bis)