Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Kattin Madariaga Apaolaza
2025-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Kattin Madariaga Apaolaza
Nombre de la estrofa:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Etorri naiz nerbioak
barren guztia hartuta
batzutan konplikatzen da
izan beharra okupa
ez dakit nork duen erru
eta nork dun hontan kulpa
baina hemen sentitzen naiz
galduta ta izututa
aurretik daukadan dena
aurretik dudan burruka
nire azal beltza baino
beltzago ikusten dut ta.
Heldu gara familia
ta ni guztiok ilaran
eta ez naiz konturatu
sartu naizela ikaran
ez dakit Berritxun edo
herri denetan hola dan
baina ni lekuz kanpo ta
urduri azken boladan
baina ez naiz zentratuko
gaur nire hanken dardaran
ea datorkidanean
behintzat zortea daukadan.
