Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aner Peritz Manterola
2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aner Peritz Manterola
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arregi
Nola egin ditugun
hainbat asanblada
desberdintasun hori
badakigu jada
eta errax azaldu
nahi dizuet hara!
Parean gaude baina
desberdinak gara. (bis)
A. Peritz
Ta hala izateak
ez du ezer txarrik
baldin eta espero
badugu biharrik
noski da aniztasuna
onartu beharrik
baina ez gizon eta
andretan bakarrik. (bis)
M. Arregi
Zer da berdintasuna?
Zer ekitatea?
Guk kritikatzen dugu
feminitatea
guk kritikatzen dugu
gizonen pakea
baina nik ez nuke nahi
eurak izatea. (bis)
A. Peritz
Noski difirentziak
ein dira eraiki
zer gizon ta zer andre
diren erabaki
baina ez diferentzia
innatoei jarraiki
zor zaio hori sistema
politiko bati. (bis)
M. Arregi
Nork du Fairy eskuan?
Nork du traktorea?
Nahiz eta janzten dugun
maiz zapi morea
gura badugu zerbait
gerora hobea
justizia behar da
ta ez folklorea. (bis)
A. Peritz
Ze emakumea da
esklabua kasi
ta gizona jabea
dena irabazi
ta erabaki beharko da
ze bideetan hasi
biak berdindu edo
desagertarazi. (bis)
M. Arregi
Hori entzun ta dago
jendea trantzeko
ze batzuen ustetan
ja gaude antzeko
bultza egin behar da
lekua hartzeko
behetik hasten dena
parean jartzeko. (bis)
A. Peritz
Ta naiz ta utopia
itxuran eraiki
borroka egin behar da
bada hainbat zergati
ta behar genioke
bide bat ireki
gizon ta andre gabeko
Euskal Herri bati. (bis)
M. Arregi
Bakarrik ez dugu nahi
denok berdintzea
bakarrik gura dugu
ondo bizitzea
Anerrek zioena
ez dugu klitxea
denok berdintzea da
ez denok hiltzea. (bis)
A. Peritz
Noski ta hortarako
izango gara gai
badaude eta zenbait
borroka-bide usai
bada esperantzarik
egoteko alai
bakea ez da existitzen
feminismoa bai. (bis)
M. Arregi
Emakumeak gogor
gizonak sensible
marika denak aske
bollerak bisible
parekidetasunak
gaitu adibide
hemen gaude desberdin
parean ta libre. (bis)
A. Peritz
Ta utopia ez bada
betiko bakea
baizik sistema honi
agur esatea
noski oso zaila da
horra joatea
baina hargatixe da hain
interesantea. (bis)
