Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2004-12-05 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Intxaurraga, Igor Muniategi
2004-12-05 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Intxaurraga, Igor Muniategi
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Intxaurraga
Buru-makur ta triste
nenbilen lehenago
edaten nebazan bai
hamar mila trago
ta behin nik esan neban
“ezin dot gehiago”
eta zure ondoan
egon naiz luzaro
egindako lanagaz
oso harro nago.
I. Muniategi
Zure bidea zendun
lanbro eta gandu
baina irteera bat
ondo duzu landu
lana jarri genuen
eta biok zaindu
ohartarazi nizun
ez zela berandu
egindako guztiak
merezi izan du.
E. Intxaurraga
Zenbat sufritzen neban
Jaungoiko laztana!
Zenbat desio neban
lehen patxarana!
Baina azkenerako
bukatu da drama
orain ni pozik nago
amaitu da dana
orain gorrotatzen dot
lehen maite nebana.
I. Muniategi
Alkoholak bidea
ohi zizun ekidin
baina izan zarenez
ateratzeko din
zure bizimodua
orain ez da berdin
zoaz hemendik urrun
har ‘zazu atsegin
zure bizitza ez da
hasi baino egin.
E. Muniategi
Alkohola zen nire
ametsen irudi
baltz ikusten nebana
alkoholagaz zuri
ta zenbat alkohol tanta
nebazan ixuri!
Orain amaitu danez
ez nago urduri
egindakoagatik
mila esker zuri.
I. Muniategi
Zuk zeuk eduki duzu
nahikoa meritu
baina esker hoiena
pozik dut aditu
mundua aurrera doa
ezin da gelditu
has zaitez zu lanean
ta gogor segitu
beste inork ez dezan
zurerik sufritu.
