Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1982-05-15 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Actuación
1982-05-15 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Argiñarena, Joxe Fermin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Ezin dugu

Descripción

Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1982-05-15 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lana jartzean korapilo bat
barnean jarritzen zaigu
bainan aurrera begira nahiez
zerbait egin dezakegu
Euskal Herriai begira jarri
hainbeste lan badaukagu
eta konpontzen hasi nahiean
zer egin ugari degu
bainan elkartzen ez bagerade
lortzea ezina degu. (bis)

Irrintzi asko ilusiotan
irtetzen dira aidea
bainan ikusten da nola dagon
itzalpeko senidea
neroni bihar gerta ninteke
ETA beraren kidea
eta askotan utzi beharra
hemen bakoitzan idea
herriari begira zaiozu
eta har arren bidea.
herriari begira zaiozu
eta hartu arren bidea.

Hainbeste mutil bada Euskal Herrin
burrukarako gertuko
bainan noizbait'e hazi horixe
lurpean zaigu lehertuko
eta egarri degun ametsa
ere da noizbait da lortuko
bainan bide bat batasunean
guztiok degu hartuko
eta herriarentzat gerala
inoiz ez gera ahaztuko. (bis)