Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Ejercicio
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto
Puntua: Gabonak badatoz ta / gastatu dezagun
Puntua: Itxurakeria da / hamarretik zortzi
Puntua: Abendua gainezka / estu urtarrila
Puntua: Gure laurdenarekin / bizi da jendea

Descripción

Melodia
Xarmangarria zera I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
4

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Jauregi: Gabonak badatoz ta
gastatu dezagun,

I. Elortza: giro honetan hori
da oso ezagun,
baina nik dendaz denda
ez nuke nahi jardun;
opari gabe ere
badut nahiko lagun.


S. Jauregi: Itxurakeria da
hamarretik zortzi,

I. Elortza: baina Gabon girorik
guk ezin ehortzi.
Dena ere ezin da
bazterrean utzi,
famili giro ona
ez nuke nahi ahantzi.


S. Jauregi: Abendua gainezka,
estu urtarrila,

I. Elortza: baina denbora beti
hurrengoan bila.
Oraintxe dut gogoan
nik urte hurbila,
nahi nuke denontzako
ona izan dadila.


S. Jauregi: Gure laurdenarekin
bizi da jendea,

I. Elortza: arrazoia galanta
benetan zurea.
Horrek ere badauka
beste bat ordea,
errua kontu hortan
ez dela gurea.