Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Unai Gijarro
| Bertsoa entzun | 
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Unai Gijarro
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
U. Gaztelumendi: Biak auzotar jaio ginen ta
biak auzotarrak berez.
Ni Donostian barruan edo
senti naiteke aldrebes;
ñoñostiarren herritik azkar
egin nahiko nuke ihes...
donostiarra izan naiteke
baina ñoñostiarra ez. (bis)
U. Gijarro: Herri txikiak sentitu ohi du
barrutik ta bihotzean;
beti egoten da pixkat aparte
eta harago ertzean.
Baina gauza bat eskatu nahi det
hasi nahi nuke eskean:
ez ditezela soilik gogora
inpuestoak kobratzean. (bis)
U. Gaztelumendi: Inpuestoekin badaukate bai
herriek mila aitzaki
ta kontra egin nahiko genuke
kontra bai baina egoki:
donostiarren aurkakoa naiz
ta hala izan naiz beti;
mugetan gertu egonagatik
nortasunean urruti (bis).
U. Gijarro: Hori esaten gabiltza Unai
hainbat eta hainbat urte
herri txikiak beregan badu
ez dakit zenbat bertute;
neri burura hori etorri zait
ta kantatu dezu zuk'e:
herri txikiek haundiek baino
nortasun gehiago dute (bis).
U. Gaztelumendi: Gaur kantatzera etorria naiz
honaino Zumaiaraino.
Donostiarren buruan dago
nik ez dakit zenbat laino;
handik urruti joan nahi nuke
ahal dan urrutien, koño!
etxekoago bainaiz Zumaian
Donosti aldean baino (bis).
U. Gijarro: Pozgarria da leku denetan
bat gustora egotia;
pozgarria da herri txikiak
izatea bere tokia.
Arrazoi dezu eta alaitu
kantua ta bekokia
mapa denetan azal daitezen
Añorga eta Oikia (bis).
