Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso
| Bertsoa entzun | 
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
"Zu Lizasoren semea zera?"
sarri jendea galdezka;
orduan harro sentitu ohi naiz
ta egoten naiz barrezka.
Bertsotarako laguntzak ere
etxean ditut gainezka
baina kantuan hasitakoan
pisua besterik ez da.
Aita, aitona eta hirurok
sarri kantuan oparo;
tarteka behintzat deitzen didate
hortatik gustora nago.
Konparazio batzuk ordea
sentitzen naute arraro;
ahal dela Beñat izango nahi nuke
Lizaso baino lehenago.
