Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2005-09-23 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Top model oso ezagun bat zara, pasarelaz pasarela eta iragarkiz iragarki zabiltzan top modela. Egiten ari zinen azken iragarkitik bota egin zaituzte, kokaina hartzen harrapatu zaituztelako.

Descripción

Melodia
Amodioa gauza tristea
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2005-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Top model deitzen didate orain
pasarelako topea;
nere katxea garesti dago
pauso bat ez da merkea
ta nere bizi izkutuana
marketin hutsa ote'a?
Modelo fin bat mehea nahi zuten
eta ez gantzaz betea;
marra fin bidez lortu nuen nik
marra fin bat izatea.

Eta honekin hustu nahi omen
nere sekretuen kutxa;
nahi ote naute mixeriara
desprestigiora bultza?
Pasarelako pauso bakoitzak
ematen dien dirutza!
Berak eta ni zer gera bada?
Diferentzia da hutsa:
beren bizio dirua dute
nere bizioa hautsa.

Eta ez pentsa kokainakin
ni nabilenik pozikan!
Ez pentsa hola lor litekeenik
bestela ezin dan gauzikan!
Ni mespretxutan ito nahi naute
hala ere neretikan.
Zulo honetatik aterako naiz
ta esaten det egitan
baina ez eurek agindugatik
baizik ta neregatikan.