Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2005-06-12 Ereñotzu Jaialdia
Gai-emailea
Zerain, Aritz
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Espetxean urruti dagoen euskal preso baten ama zara. Azkenaldian zure semea eskatzen ari zaizu bisitak bakantzen hasi beharko zenukeela bideko arrisku horiek hartu gabe.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2005-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gogorra eta arriskutsua
errepidearen malda;
berdin da izan euri zaparra
berdin da eguzki galga
parez paretik kamioi batek
nazakeela ni asalda
ta zu bakarrik bertan uztea
gogorragoa ez al da?

Beraz baimena eskatu nahi ta
orain ia ez dakit zeini;
horrenbestetan horra joatea
ez omen dala komeni
hiltzeko arriskuz nagola eta
ez dezula hainbeste premi...
eta etxean zu ikusi gabe
ere hiltzen ari naiz ni.

Barkatu baina ezin onartu
egin didazun demanda
bi astean behin kunplituko det
tokatu zitzaidan txanda;
joanez gero bueltatu nahi det
hala da ondo esanda
ta azken bidaia lehenbailehen egin
zu ekartzera joanda.