Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Lizardi Saria (31. 2007. Zarautz)
Actuación
2007-09-07 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Asko kostatu zaizu atea igaro ala ez erabakitzea, baina, azkenean, igaro duzu.

Descripción

Melodia
Abokatuak deitu berri dit
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gazteok beti egiten degu
senak esaten diguna
baino gaur gauez gogorra egin
zait nere koltxoi biguna
azkenerako tokatu baitzait
denoi tokatzen zaiguna:
inortxo ez det adiskidea
inortxo ez det laguna.
Baina atea zeharkatu det
kopeta daukat iluna;
batzuentzako zein gogorra den
klaseko lehen eguna. (bis)

Oraindik ere oso gazte naiz:
bakarrik hamalau urte
baino gerria zabala daukat
askok hala dute uste.
Irakasleek klase barruan
hala esaten digute
errukia ta elkartasuna
omen direla bertute;
klasekideek burua gora
ta behera mugitzen dute
baino klasetik irtendakoan
jipoitu egiten naute. (bis)

Ikusirikan zein den eskolan
daramadan panorama
erdi laisterka egin det nere
etxerako bide dana;
sikologoak, hezitzaileak
familian dena drama...
Ederki dakit nere begiak
bustirikan dauzkadana;
giltza atean sartu det eta
hitz egiteko afana
besarkatuaz hala esan diot
"Dena ondo doa ama". (bis)