Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2007-12-23 Galdakao Jaialdia
Gai-emailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Aitor, Ataungo emakume gazte bat zara. Duela gutxi hiesaren frogak egin zenituen. Gaur ematen dizute emaitza.

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


San Martin bezpera eta
ohitura dedan bezala
barrara hurbildu nintzen
han parrandan genbiltzala;
mutil bat zegoen bertan
ikusi eta aibala!
"Jode ze tipo guapoa!"
pentsatu ta berehala
hurbildu egin nintzaion
kateatu ginen hala
momentu gozoa joan zen
hala nahi nuen, normala;
baina badakit berriro
fama izango dudala
ni edozein bat naizela
ta bera mutil formala.

Maiz hanka sartu ohi degu
San Miguel batzuk medio
ta ondorengo damuak
ez du askorik balio;
nik une juxtu hartantxe
horixe nuen desio
berak ere zeukan noski
neronek aina bizio.
Baina geroztik zalantza
bihurtu zait obsesio:
lasai nengoke kondoi bat
ipini izan banio
Beraz froga egin behar
ia ze erremedio!
Bera nerekin ez dakit
ni ez naiz berekin fio.

Sobre bat daukat eskutan
eta suabe-suabe
zabaldu nahi det ta egin
erantzun onaren galde;
zabaldu ta uf ze lasai!
Gaurkoz suertea det alde
hala ta guzti gai hura
ez zait atera debalde;
konturatzen naiz guztiak
honen arriskuan gaude
momentu hortan egia
hartu behar parez pare
beraz hurrengo batean
hontaz oroitzea hobe
ta ez dut ezer egingo
bi aldiz pentsatu gabe.