Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Manterola, Unai
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Urteetan haserre egon zarete. Aitonduta, goizero-goizero, parke berean, metro gutxitara dauden banku banatan egoten zarete zuen bilobak zaintzen. Gaur, bi txikiak eskutik helduta datoz, lagunak direla esanez.

Descripción

Melodia
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Ene! Bilobak eskutik datoz.
Ze polita! Ze sasoia!
Baina alperrik gailenduko da
umetxoen arrazoia.
Nik esan nion "Zure lagunan
aitona hori kabroia!".
Ja ahaztu zaio apustu hartan
nork kendu zidan milioia.

A.M. Peñagarikano: Urteak azkartxo joan dira
munduan halabeharrez.
Denbora gutxi bizitzeko ta
gu biok jenio txarrez...
Gure ilobak zein adiskide...
ulertzea dago errez.
Hoiek elkarren lagunak dira
ta gu biok zergatik ez?

A. Arzallus: Gure artean zer gertatu zen
garbi kontatu det aurrez:
dirurik gabe utzi ninduzun
zu estali zinen urrez.
Zure galdera erantzungo dut
nere galdera bakarrez:
zergatik dauka zureak paga
eta nereak ezer ez?

A.M. Peñagarikano: Hoi hola bada emango diet
nik bieri euro bana.
Bestela ere ongi konpontzen
badegu-ta aski lana!
Postura horretan ez hitz egin
ene adiskide laztana!
Adiskidetasuna da hemen
diruz ordaintzen ez dana.

A. Arzallus: Milioi bat gendun eta denbora
dijoa hogei urtera.
Hori bankuko interesekin
ai! Zenbat hazi ote da?
Gutxienean lau bat milioi bai
dizkidazunak atera.
Zure pisua emaidazu ta
adiskidetuko gera.

A.M. Peñagarikano: Nik herrian badaukat piso bat
eta beste bat Ibizan.
Gure artean diferentziak
haundiak dira bizitzan
baina umeei erreparatu
zeinen kontentu dabiltzan.
Zu ere izan zaite holakoa
hain eoskorra ez izan!

A. Arzallus: Gainera ni naiz egoskorra ta
zu gizon noblea zera!
Berriz bidali beharko zaitut
aizu haizea hartzera.
Baina lagunak bilobak dira
ta joan bitez parkera.
Ni banijoa ta ordubetera
igo zaidazu etxera.

A.M. Peñagarikano: Hobeto jakin behar zenuke
gure bi biloben berri.
Zu ere ez zera hain aingeru
ni ez naiz hortaino zerri
ta badakizu nola eleizan
gu izaten geran sarri
ta igandero entzuten degu
"Eman pakea alkarri".