Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2008-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Alaia Martin
| Bertsoa entzun | 
2008-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Alaia Martin
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
A. Martin: Museoan barrena
nire pasioa
koadro honek faltan du
igual akzioa.
Eman zazu mesedez
zure lezioa.
Holako zerbait al da
inspirazioa? (bis)
U. Gaztelumendi:Zuri esplikatzea
da nere asmoa.
Elur paisaje bat da
azaltzera noa:
ez dezula ulertzen
da nere susmoa
oraingo eskimalen
inpresionismoa. (bis)
A. Martin: Nahiz arretaz aditu
Unai zure hitzak
abstraktuak dira-ta
ezin hartu aintzat.
Hobeto bereizteko
horko elur printzak
elur panpin bat jarri
iezaiozu behintzat! (bis)
U. Gaztelumendi:Horrela al zabiltza
museora helduta?
Ezjakintasun hori
ezin dezu ixkuta.
Ridikuloan zaude
ez da nere kulpa
kuadroak ere parra
egiten dizu-ta! (bis)
A. Martin: Ausardia behar da
hona ekartzeko
ausardia lan latz hau
sakrifikatzeko.
Falta al zaizu puntu
zu konturatzeko?
Ez dela horren zaila
faltsifikatzeko. (bis)
U. Gaztelumendi:Bale! Marrazki huts bat da
ezin zan bestela.
Jakin zazu artista
alfer bat naizela
baino ez izan tontoa
ez izan ergela
buruakin hola ein
guztiek bezela.* (bis)
