Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
Bertsoa entzun |
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze: Zurekin urte latzak
igaro nituen
baina hara bizitza
nola aldatu den!
Behin behar ta zigorra
jaso dezu hemen
nere zigorrei parre
egiten zenien.
X. Silveira: Ezagutu nuena
ez dela dirudi.
Ez nuen malko gutxi
parrezka ixuri!
Zeren egiten nuen
parrea ugari
baina ez zure zigorrei
baizik eta zuri.
A.Mendiluze: Neuk ere egiten nizun
badakizu zuk'e
gozatu egiten nuen
nahiz ta zuk ez uste
zigorrak bikoiztuta
piper baten truke.
Orain egiten pozik
utziko nizuke.
X. Silveira: Begira, paradoxa
hutsa da mundua!
Ba al duzu hau jartzen
duen liburua?
Lehen piperra medio
ze zigor mordua!
Orain piperpotoak
nauka zigortua.
A. Mendiluze: Hala ere kostako da
luzaro lotzea
gehiegi izango da
agian lortzea.
Gainera jarrai zazu
betiko antzea.
Pena litzake orain
ondo portatzea.
X. Silveira: Hemen barruan ez da
errex harropuzten
ta bokiei ez diet
inoiz erantzuten.
Baina zu nola astero
etorriko zaren
asko ikasiko duzu
niri erakusten.
A. Mendiluze: Beraz berriro segi
beharko jo ta su.
Lehenengo egunetik
ikeratu nauzu.
Baina rolak aldatu
ditzakegu aizu
ta orain nota neri
jarriko didazu.
X. Silveira: Ze interes ezkutu
ote duzu notan?
Isildu! Edo bertan
jausiko naiz lotan.
Zurekin rollo ona
edukitzekotan
klaseak eman beharko
dizkiazu bertsotan.