Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-06-28 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2009-06-28 Dima Jaialdia
Gai-emailea
Ziarrusta, Zefe
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Presoen argazkiak kentzeko ordena etorri da herrira. Udaletxeko langilea zara, azken argazkia kentzen ari zara, eta hor zaude berari begira.

Descripción

Melodia
Txikitatikan edukia dut
Nombre de la estrofa
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2009-06-28 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Legeak lege izaten dira
nahiz askotan ez atsegin
eta legeak betetzearren
saiatu behar ahalegin.
Neri agindu egin didate
eta bete behar det fin
beste hainbat irain gordin
entzuteak eman dit min.
Bai argazkiak kentzean ere
ni ez naiz horren desberdin
nik ere mina hartzen det baina
ezin det besterik egin. (bis)

Azkena ere kendu det-eta!
Bapo Aitor! Aitor bapo!
Hortik aurrera zuri zer entzun
ere ez zaizu faltako.
"Ezin det beste ezer egin nik"
ez nuen ondo botako.
Zergatik ta zertarako?
Bitan pentsatu beharko
beste biderik ez zegoela
lehen pentsatu dudalako
ta ez ote det hala pentsatu
erosoena delako? (bis)

Ze hitz ederrak demokrazia
tolerantzia, pakea...
Bainan askotan hoien atzean
ezkutatzen da katea:
batek agindu besteok bete
eta geuretzat kaltea.
Ordaina ez da merkea
zaila da lasai joatea.
Pentsatu eta hobe jartzea
eta agur esatea.
Behin behar bada gaur eskatzen dit
koherente izatea. (bis)