Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2010-05-08 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Endika Igartzabal Murua
2010-05-08 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Endika Igartzabal Murua
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Igartzabal:
Askotan pentsatu det
zaldi hau saltzea
nei ez baitzait gustatzen
sekula galtzea.
Nahiz ta earrak dauzken
aurre ta atzea
ehun kilo eamateko’
re kapaz ez zea. (bis)
M. Artola:
Lehen gu beti iristen
ginenez aurrena
orain bihurtu zera
erabat gizena
zaldi baten gainean
horra hor zezena!
Bistan dago zeinek dun
biotan problema. (bis)
E. Igartzabal:
Zaldi kaxkarra eta
gainera txuloa
seitun joango zera
nere ikuilua
o bestela korrika
azkar baten alua
nik ateratzen badet
nere akuilua! (bis)
M. Artola:
Gainera akuilua
hau da komeria!
Nagusi kaxkarra det
hau da mixeria!
Nik aterako omen det
abaila haundia
aizu korri iteko
zuk dezu premia! (bis)
E. Igartzabal:
Zaldi hobe batekin
nengoke konpleto
karrerak irabaziz
askoz’e hobeto.
Enpleatuko zaitut
egia esateko
zuk’e balioko’zu
Gabirin jateko! (bis)
M. Artola:
Bere galtzetan ere
ezin da kabitu
jate kontu horretan
ondo du kunplitu
ta oraindik ez bada
ondo entenditu:
nere pentsuak ere
berak jaten ditu. (bis)