Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
| Bertsoa entzun | 
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Ama ta biok nahiz lasai geunden
lehen bi haurrak koxkortuta,
zu egitera ausartu ginan
egoerak behartuta;
euskaldunikan gabe herria
ikusteak bildurtuta,
zuk gauza bera egin dezazun
gu eredutzat hartuta.
Haurrak sortzen du inoiz nekea
edo amorrazioa,
baina bestetan berpizten digu
galdu zen ilusioa;
haurrak direla, jakiteko nik
izan det okasioa,
gurasoaren bizi-poza ta
herrian salbazioa.
Gure arrazak dio luzaro
lurralde hontan eutsia;
jarraipenaren katea dago
gaur egun ia hautsia;
zuenganako esperantza da
gelditzen zaigun guzia,
euskaldun jendez betetzeko guk
erdi hustuta utzia.
