Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-07-01 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2000-07-01 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendiluze:
Gaua igaro degu
guk biok primeran,
bai ahalegindu ere
tokatzen dan eran!
Nik ahal dedana egin det
gaur nuen aukeran,
baina ez dakit ordea
ondo egin al dedan.
Legarreta:
Gaur arte izan arren
bikote apala,
gaur abitu berri da
gure eginahala;
ohe gainian zabiltz
dinbili-danbala,
nabaritzen zitzaizun
berria zinala.
Mendiluze:
Normala da jardunda
praktika hartzea,
bainan hasi orduko
hau malaletxea!
Zerbait egin nahi nuen
ta nere trantzea...
bai zaila dala gero
korseta kentzea!
Legarreta:
Ezer egin gabian
luze eta jator,
bainan lasaitu zaitez
hemen nago Aitor;
gorde-gordean banun
beste gizon bat hor
ta lehendikan harekin
entrenauta nator.
Mendiluze:
Beraz ez zera egon
orain arte lotan
eta ni hasia naiz
ikasi asmotan;
pasa naiz inoiz pasa
ez nintzan txokotan
eta hoinbestez nahiko
konformatu hortan.
Legarreta:
Biak aurkitzen gera
gu sasoi gazteko,
biak nahikuak gera
bazterrak nahasteko
eta ez gera jeiki
arpegi tristeko...
latzak pasa zenitun
kondoia jazteko!
Mendiluze:
Abilidade falta
zaigu nabarmendu:
lehenengo ezin jantzi,
gero ezin kendu;
hurbildu nahi genduen
ta seitun aldendu...
hobe ezkondu aurretik
ikasi bagendu!
Legarreta:
Biak gu zein baino zein,
ez al da normala?
Ohera sartu ginan
atzo berehala;
poz bat bakarra daukat:
gaua pasa ahala
Viagrarikan gabe
moldatu ginala.
Mendiluze:
Probatu degu zutik,
probatu etzanda,
ezer ez lortuta're
zerbaiten demanda;
zer egin degun ez dakit
egia esanda,
baina azken muxua
polita izan da.
Legarreta:
Ohearen gainean
moldatuak trebe,
ez da esperientzia
moldatuko hobe;
nekatuta gabiltza
dotore-dotore;
gaur deskantso egigun,
bihar berriz ere.