Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-09-01 Donostia Jaialdia
Conductor/a
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Aurtengo zinemaldian Donostia saria emateko asmoa zuten Paco Rabali, baina ez du jasotzerik izango.

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bere ahotsa pantaila baten
barru-barrutik mamutu.
Milanarenak ez al gintuen
barru-barrutik ikutu?
Komunista zen Francon garaian,
gerora ez zen damutu.
Maitagarria egin zitzaidan
nahiz ta gutxi ezagutu.


Orain dexentek jarri nahiko du
olinpo edo aulkian.
Esaten dute hil omen dela
tabakoan aitzakian.
Bi zurrut bapo egiten zitun
berak nahi zuen tokian...
Hiltzen jakin dun ez dakit baina
bizitzen bai bazekian!


Hil eta gero helduko zaio
omenaldi denen txanda.
Donostik ere sari batekin
egingo du propaganda.
Saria ondo hartuko det nik
egia garbi esanda,
Donostiari falta zaiona
Pako Rabalek zeukan-da.